2018ko denboraldia  - Jon (Alberto Zerainen semea) eta bere lagun bat izan genituen gonbidatu berezi gisa 2018ko Arabako sagardotegi denboraldiari hasiera emateko. Bera izan zen kupelak ireki  eta sagardoa dastatzen lehena. Omenaldi gisa Jonek sagarrondo bat landatu zuen Orixol eta Anboto mendien magalean. Zoragarria izan zen beraien konpainia eta eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsi zuten lagun arteko izaeragatik.

2018ko denboraldia

Jon (Alberto Zerainen semea) eta bere lagun bat izan genituen gonbidatu berezi gisa 2018ko Arabako sagardotegi denboraldiari hasiera emateko. Bera izan zen kupelak ireki eta sagardoa dastatzen lehena. Omenaldi gisa Jonek sagarrondo bat landatu zuen Orixol eta Anboto mendien magalean. Zoragarria izan zen beraien konpainia eta eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsi zuten lagun arteko izaeragatik.

Alberto Zerain gogoan

Sagarrondoa landatu duzue
gure etxe apal honetan,
eta mendiz babestutako lurrak
oparo emango dizue uzta!
Ongi etorriak izango zarete
paraje honetara
fruitua nola hazten den ikustera
baina ez da sekula izango
Aitak hazitakoa bezain ona!!

Mila esker familia eta lagunei...



INSERT INTO `useronline`(`timestamp`, `ip`) VALUES('1575818286','18.207.255.49')