Sagardogilea

Arraga auzoa
01160 Aramaio Araba
Tel. 945445385

Iturrieta Sagardotegia

Sagardotegia

Iturrieta izenpean geure sagarrondoen sagar zuku eta sagardo natural eta ekologikoa dituzu. Deba Garaian, guk ekoiztutako sagardoa eskaintzen duen sagagardotegi bakarra gara, Arabako lurraldean guztira hiru izanik.

Jakina denez, sagardotegiek naturari loturiko dinamika dugu. Txotx sasoian, urtarrilaren 15etik maiatza bitartean zabalik dituzue gure kupelak.

Txorizoa sagardotan, Bakailao tortilla, Bakailao frijitua piper berdeekin, Txuletoia, Idiazabal gazta, menbrillo eta intxaurrak izaten dira jateko.

Erretegi eta merenderoa

Maiatzetik uztaila bukaera bitartean gure sagardoa botilan dastatu eta gainera, beste menu zabalagoaz goxatuko duzue.

Gure 140 lagunentzako tokiko jangela talde handiak hartzeko egokituta duzue, eta eguraldia lagun izanda, inguru zoragarri batetaz gozatzeko aukera. Anboto eta Udalaitz alboan, Aitzgorri zerumugan, Orixol azpian gaude.

Haurrentzako toki egokia, bidetik aparte, aparkaleku zabala, paseatzeko leku zoragarria.

Zatoz autobusez

Txotx sasoian Gasteiztik autobus zerbitzua duzue eta orri honetan erreserbatzeko aukera.

AUTOBUSEN IRTEERA
OSTIRALA: 20:30
LARUNBATA: 13:30 eta 20:30
IGANDEA: 13:30

itzulpena: 18:15 eta 00:15*
Geltokia: Portal de Villareal, 36 (Añua autoeskola aurrean, Iparralde gizarte etxea).
*Itzulpen ordua gutxi-beherakoa izaten da.
Beste edonondik etorri nahi duzuenok, baita Debaldetik ere, taldea osatuz gero, kontsultatu autobus zerbitzuari buruz.

Autoz iristeko, Aramaio erditik Gantzaga eta Etxaguenera bidea hartu eta jarraitu bide erdian aurkituko duzuen bidegurutzean Arraga auzora eta Iturrieta Sagardotegira bidea markatzen duen seinalea.



Iturrieta Sagardotegia facebook twitter

ITURRIETA